XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAGARPENA, Usurbilgo Hiriaren Antolaketarako Plan Orokorreko Zati batzuk, hau da, 23 eta 17 Poligonoak, Aldatzeko espedienteari dagozkionetan, Foru Aldundiko Ahaldun-Kontseiluak 1989.eko martxoaren 21ean hartutako erabakia argitara ematen duena.

Ahaldun-Kontseiluak, 1989.eko martxoaren 21ean egindako batzarrean, honako akordio hau onartu du, bere agintze-zatia hemen ematen dela: Usurbilgo Hiriaren Antolaketarako Plan Orokorreko Zati batzuk, hau da, Erabilpen Berezitarako kalifikatutako 23a eta Aldibaterakotzat kalifikatutako 17 Poligonoa, Aldatzeko espedienteari behin-betiko onarpena ematea, honako zehaztasun hauek ezarriz, hau da, 17 Poligonokoa den eta ifarraldean dagoen azken zatia 52 zenbakidun poligonoari atxikiko zaiola, 10 zenbakidun planoko poligonazio-kuadroa osatu egin beharko dela, 52 poligonoa, Eskola eta Kiroletarako Eskualde Berezian sartuz.

Hiri honetako Udalak suztatu eta izapideratu du espediente hau

Aipatu diren zehaztasun horiek jasoko direneko bateratutako agiriak, Foru Aldundi honetan aurkeztu beharko dira, akordio honen berri jaso dadin egunetik hasita kontatuko den hamabost eguneko epearen barruan eta autentifikatu ahal izateko.

Administrazio bidean behin-betikoa da akordio hau eta, horren aurka, Administrazioarekiko Liskarrauzietara jo aurretik sartu behar den berraztertze errekurtsoa sartu ahal izango da Foru Aldundi T. G. honetako Ahaldun-Kontseiluaren aurrean eta iragarpen hau argitara dadin egunetik hasi eta hilabeteko gehienezko epearen barruan, egokitzat jotako beste legebide batzuk erabil daitezenaren kaltetan gabe.

Epe horrek dirauen bitartean, GHI-264/88-P03-A espedientea agerian egongo da Foru Aldundi T. G. honetako Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan aztertu ahal izateko.

Donostia, 1989.eko apirilak 6. Idazkari Teknikoa, MARIA MUNT DURAN.